Zortzigarren amaitu du Angel Lozanoren Oroimenezko Lasterketa Iñigo Eizagirrek

Amaia Urbieta Arruti 2021ko api. 25a, 17:00
(jirabira.com)

Valladoliden (Espainia) jokatu dute gaur lasterketa Jira-Bira Grupo Eulen taldeko txirrindulariek. Iñigo Eizagirre zarauztarra izan da taldeko protagonista, izan ere, helmugara esprintean sartuta, zortzigarren postua lortu du sailkapenean. 

Jira-Bira taldeak karrera amaitu ondorengo Eizagirreren adierazpenak igo ditu Twitterrera.