Gran Camping Zarautz ZKEko kadeteak B multzoko lehenak

Zarauzko Hitza 2021ko api. 26a, 10:12
Gran Camping Zarautz taldea. (Luis Epelde)

Kadete mailako fasea jokatzen ari da Gran Camping Zarautz ZKE, B multzoan, eta asteburu honetan Sima Corazonistas eta Beltzagorri Santutxu A taldeak hartu ditu mendean. Lehenaren aurka 20-31ko emaitzarekin, eta bigarrenaren aurka, berriz 32-48koarekin. Beste bi taldeek 28na egin zuten elkarren aurka. Ondorioz, buru dira multzoan. Ohi bezala, Luis Epeldek ateratako argazki bilduma ikusgai dago ZKE Eskubaloiaren atarian.