Aiton-amonen memoria Modelora eramango du El Patio antzerki taldeak

Errioxako El Patio Teatro antzerki taldeak aiton-amonei omenaldia egiten dien Conservando memoria proposamen berezia eskainiko du bihar, Modelo aretoan. Haien oroimena gordetzen duten poteak ireki eta hastear dagoen bidaiaren barrura begiratzera gonbidatuko dituzte ikusleak. Oholtza gainean, memoria hori kontserbatzen eta helarazten, Izaskun Fernandez eta Julian Saenz-Lopez bikoa ariko da. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 6 euroan daude salgai.