Egunean Behinen zazpigarren denboraldiaren hasiera, astelehenean

Zarauzko Hitzak zazpigarrenez jarri du taldea martxan, eta herritarrek dagoeneko badute hara batzeko aukera. Denboraldia bukatzean taldeko sailkapenaren buruan denak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat irabaziko du. Astelehenean hasi eta uztailera arte, hamar asteko denboraldia antolatu dute.

Astelehenean, maiatzak 3, hasiko da Egunean Behin mugikorrerako jokoaren zazpigarren denboraldia, eta Zarauzko Hitzaren taldea martxan izango da sasoia bukatu bitartean. Uztailera arte, hamar asteko denboraldia prestatu du Codesyntax enpresak, eta ohiko moduan, sailkapen orokorra osatuko dute. Azken denboraldietako logika bera erabiliko dute oraingoan ere: hamar astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Gainera, denboraldiaren amaieran, pandemiaren egoerara egokitutako finala jokatuko dute lehen sailkatuek eta zozketa bidez aukeratutako beste hainbatek.

Zarauzko Hitzak zazpigarrenez jarriko du taldea martxan, eta oraingoan ere banatuko du saria parte-hartzaileen artean. Hain zuzen ere, irabazleak Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du. Taldean parte hartzeko esteka honetan klikatuta lortzen da ZARAUZKO HITZA izeneko taldera batzea.Joan zen denboraldian, seigarrenean, taldeko jokalaririk onena Loge erabiltzailea izan zen, 2.307,52 puntu lortuta.