Gaston Kabore zinemagilea izango dute hizpide bihar Photomuseumen

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa eta doakoa izango da.

Astero egin ohi den Gela saioan Gaston Kabore zinemagilea izango dute hizpide bihar. Burkina Fasoko gidoilari, zuzendari eta ekoizle garrantzitsuenetakoa da Kabore, eta dokumental ugari egin ditu. 

Bere ibilbidea errepasatuko dute bihar 18:00etatik aurrera Photomuseumen. Ohi bezala, doakoa izango da saioa. 

Bestetik, Photomuseumek gogorarazi du Zarauzko itxiera perimetralak iraun bitartean doakoa izango dela museoko sarrera.