Zarautz Arraun Elkarteak antolatuta, Trainerilla Ligako lehen jardunaldia jokatuko dute igande honetan Zarauzko uretan. Ohi bezala, Alle-Punta inguruan jarriko dute buia, eta itsas barrurantz jokatuko dute estropada: erlojuaren aurka izango da, bi kaletara, eta ontziak minutu bateko aldearekin abiatuko dira. Ekitaldia 11:00etan hasiko da.