Irristaketako Euskadiko Txapelketan parte hartu dute ZKEko kideek

Onintza Lete Arrieta 2021ko mai. 2a, 15:27

Dominekin itzuli ziren atzo, larunbata, ZKEren irristaketa taldeko Begoña Agirre, Itxaso Agirre, Karmele Ezenarro eta Iñaki Azkue Gasteiztik. Gipuzkoako txapelketa ere jokatu zen aldi berean.

Arabako hiriburuan izan ziren atzo ZKEren irristaketa taldeko lau kide, Euskal Herriko Zirkuituko Txapelketan parte hartzen: Itxaso Agirre, Karmele Ezenarro eta Iñaki Azkue. Aldi berean, Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu zuten. Junior gizonezkoen mailan, master 40 emakumezkoetan eta master 60 emakumezkoetan lehiatu ziren.
 
Lasterketa guztiak 400 metro luze dituen zirkuitu batean egin ziren, hainbat distantziatan. Master mailan, esaterako, 5.000 metro eta 10.000 metroko lasterketak egin zituzten, denak batera hasita. Hala, master 40 emakumezkoetan, Begoña Agirrek Euskadiko bigarren postua eta Gipuzkoako aurreneko postua eskuratu zituen. Itxaso Agirrek, berriz, Euskadiko hirugarren postua eta Gipuzkoako bigarrena lortu zituen.
 
Karmele Ezenarro ere lehiatu zen master 60 emakumezkoen kategorian, eta aurrena egin zuen, bai Euskadi mailan, bai Gipuzkoakoan. Azkenik, jubeniletan lehiatu zen Iñaki Azkue, eta Gipuzkoako hirugarren postua lortu zuen.
 
BIDEOA eta ERREPORTAJEA: Trena martxan da berriro ere.