Zarauztarrek bat egin dute Pagoetako gurutzean, presoen etxeratzea eskatzeko

Aritz Mutiozabal 2021ko mai. 8a, 14:00
Hainbat zarauztar elkartu da Pagoetako gurutzean.

Sare Herritarra eta Bake Bidea plataformek antolatuta, Euskal Herriko 650 tontorretara ibilaldiak egin dituzte gaur. Zarautzen, Pagoetara egin dute irteera goizean. 

Sare Herritarra eta Bake Bidea plataformek antolatuta, Euskal Herriko 650 tontorretara ibilaldiak egin dituzte herritarrek gaur. Izan ere, Sareren helburua da Euskal Herriko biztanle kopurua kilometrotan egitea, euskal presoen, iheslarien nahiz deportatuen etxerako bidea irudikatzeko, horien eskubideen alde jarduten baitute bi taldeek.

Urola Kosta eskualdeko herrietako Sare dinamikek hainbat tontorretara igotzeko deialdiak egin dituzte, eta herritarrek ondo erantzun dute. Baita Zarautzen ere, hainbat lagunek hartu baitute parte Pagoetara egin duten mendi irteeran. 09:00etan abiatu dira Azken Portutik, Guria taberna aurretik, eta 11:30ak aldera tontorreko gurutzean argazkia atera dute.