Murkil Dendarien Elkarteak kanpaina berria jarriko du martxan astelehenetik aurrera. Oraingoan, elkarteko fideltasun txartelarekin eginiko erosketak doan atera dakizkioke bezeroari. Izan ere, Murkil elkarteko saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz eta horiek ez dira ordaindu beharko. Bezeroek Murkil txartelarekin ordainketa saiakera egitean ezagutuko dute saridunak izan diren ala ez.
Kanpaina berria maiatzaren 10etik 23ra iraungo du, eta dendariek elkarteak adierazi du "jendeak erosketak egiteko aukera polita" dela. Murkil txartela elkarteko dendetan erabili dezakete bezeroek eta kanpaina berrietako abantailez baliatzeko aukera ematen du. Txartela lortu nahi duenak Nafarroako Caja Ruralera jo behar du.