Amenabar Zarautzek mailari eutsi dio

Zarauzko Hitza 2021ko mai. 10a, 09:25

Espainiako Zilarrezko Ohorezko Mailan jarraituko du Amenabar Zarautz eskubaloi taldeak. Mailaz ez jaisteko bigarren multzoan ari zen lehian, eta atzo Teucrori 23-30eko emaitzarekin nagusitasunez irabazi ondoren, matematikoki mailari eutsi dio. 2012-2013 denboralditik urtero-urtero bertan aritu da lehian eta datorren urtean ere halaxe egingo du.