Kortazarreko aparkalekua hilabete lehenago zabaldu dute

Aritz Mutiozabal 2021ko mai. 10a, 12:30
Kortazarreko aparkalekuan hobetze lanak eginda. (Zarauzko Udala)

Eremua txukuntzeko eta egokitzeko lanak egin dituzte, ibilgailuek hautsa harrotu ez dezaten. Hilabete honetan doan izango da aparkatzea, baina ekainaren 3tik aurrera udako TAO zerbitzua jarriko da indarrean.

Udala uda sasoiari begira jarri da dagoeneko, eta igandean bertan Kortazarreko aparkalekua ireki zuen. Aurten hilabetez aurreratzea erabaki dute, nolabait ere, alarma egoera amaitu dela kontuan izanda, herrira irits daitezkeen bisitarien eraginez sortu daiteken aparkaleku beharrari erantzuteko. Maiatzean doan aparkatuko ahal izango da bertan, baina udako denboralditik aurrera –ekainaren 3tik aurrera–, apartzeagatik ordaindu egin beharko da TAO zerbitzuaren bitartez, aurreko urteetan bezala.

Kortazar eremuan ibilgailuek hautsa harrotzen zuteIa eta, inguruko bizilagunek egindako eskaerei erantzuna eman die udalak. Hori horrela, lursaila egokitzeko eta hobetzeko lanak egiten aritu da Herrilan eta Lorezaintza Departamentua, Txukun Lorazantza SL enpresarekin lankidetzan. Lurra nibelatu dute bertan, belarra moztu eta ibilgailuen errodadura finkatzeko produktu baten 160 tona zabaldu, zirkulazioarekin hautsa ez altxatzeko.

Iker Basurko Mugikortasun zinegotziaren arabera, "Kortazarreko aparkalekua erabiltzen jarraitzeko herritarrek egiten zizkiguten hobekuntza-eskaerei erantzuna eman digu, une honetan herriarentzat ezinbestekoa dela uste baitugu aparkaleku hau".