Ostiralean 19:30ean hasiko dira Hegazkin eta IbonRG-Enrike Hurtadoren kontzertuak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko mai. 26a, 18:00
Iosu Isaias zarauztarra, ezkerrean. (mukuru.eus)

Azkenean, ordu eta erdi beranduago hasiko dira bi kontzertuak Putzuzulon. Txalaparta esperimentala lantzen dute IbonRG eta Enrike Hurtadok, eta gitarrak, musika elektronikoa eta ahotsak uztartzen ditu Hegazkinek. Taldearen parte da Iosu Isaias Isuo zarauztarra.

Arraio Irratiak (99.3 FM) aurreko ostegunean bete zituen 15 urte, baina urteurrenaren harira prestatutako ospakizunak ez dira amaitu oraindik. Ostiral honetan, maiatzaren 28an, bi kontzertu izango dira Putzuzulo gaztetxean: IbonRG eta Enrike Hurtado arituko dira lehenengo, eta Hegazkin taldea taularatuko da gero. Kontzertuak, izatez, 18:00etan ziren hastekoak, baina Arraio Irratiko kideek jakinarazi dute atzeratu egingo dituztela emanaldiak. 18:00etan beharrean, 19:30ean hasiko dira.

Txalaparta esperimentalean jarduten dute IbonRG eta Enrike Hurtadok. Hegazkin taldeak, aldiz, konbinazio berezia lantzen du: ahotsak, gitarrak eta musika elektronikoa uztartzen ditu. Haize beltzak izeneko diskoa argitaratu berri du, eta aste honetan Zarautzen aurkeztuko du lana. Iosu Isaias Isuo zarauztarrak eta Alayn Carazok osatzen dute Hegazkin bikotea; aurretik Txost! nahiz MKT taldeetan ere aritu da Isuo.

Erlazionatuak