Karel Reisz zinemagileari buruz ariko dira Photomuseumen

Karel Reisz zuzendari britaniarri buruzkoa izango da Photomuseumeko ostiraleko saioa. Free zinema mugimendu zinematografikoaren sortzaileetako bat izan zen, eta hasieran dokumentalak zuzendu zitue; We are the Lambeth Boys izenekoa nabarmendu behar da.
Ondoren, film luzeak zuzentzen hasi zen: aipagarria da 1966ko Morgan, kasu klinikoa komedia.

Saioa dohainik izango da, eta ohi bezala, 18:00etan hasiko da.