Errioxan izango du bihar lasterketa Eulen taldeak

Eulen txirrindulari taldeak Errioxako Agoncillo herrian jokatuko du bihar goizean lasterketa. Guztira, 142 kilometroko ibilbideari egin beharko diete aurre David Etxeberriaren gazteek, 10:00etatik aurrera. Zarauzko multzoa sasoi onean aurkitzen da azken lasterketetan lortutako emaitza onen ondorioz; joan den igandean, esaterako, bigarren sailkatu zen Joseba Lopez Beasainen. Gainera, Euskal Selekzioaren aurre-hautagaietako bat da Lopez Espainiako Txapelketarako.