ZAEko zazpi ontzi lehiatuko dira gaur arraunketa olinpikoko III. Konfrontazioan

Legutio, airetik ikusita

Legution (Araba) jokatuko dira norgehiagokak 09:50ean hasi eta arratsaldera arte. Zarauztarrez gain, oriotarrak izango dira eskualdeko ordezkari bakarrak.

Zarautz Arraun Elkarteak badu arraunarekin hitzordua asteburu honetan ere. Izan ere, arraunketa olinpikoko Euskadiko III. Konfrontazioa jokatuko da gaur, igandea, Legutioko (Araba) uretan. 09:50ean hasiko dira lehian –beteranoak dira aurrenak–, eta azken modalitatekoak 15:22an uretaratuko dira aurreikuspenen arabera.

Zazpi ontzi uretaratuko dituzte zarauztarrek, eta horiez gain, oriotarrak izango dira eskualdeko ordezkari bakarrak gaurko lehian.