Ostegunean hasiko da udako TAO denboraldia

Mireia Galarza Bastida 2021ko mai. 30a, 11:00

Ordenantza berriarekin batera hasiko da aurtengo udako TAO denboraldia. Dagoeneko eska daiteke bineta berria, eta ordainketa helbideratuta dutenek etxean jasoko dute.

Urtero bezala, udako TAO sistema jarriko dute martxan datorren ekainaren 3an, osteguna. Egun berean sartuko da indarrean ordenantza berria, ordenantza horren aldaketa partziala onartu ondoren. Nahi duenak jarraian ikus dezake udako TAO denboraldiko mapa: MAPA

Aldi berean, erabiltzaileek informazio gutunak jasoko dituzte beren etxeetan, ordainketa egin ahal izateko eta dagokion bineta erretiratzeko. Ordainketa helbideratuta izanez gero, etxean jasoko dute bineta. Hala ere, udalak jakinarazi duenez, "trantsizio naturala egin ahal izateko, iazko binetak eta berria ekainaren 25era arte elkarrekin biziko dira, eta egun horretatik aurrera 2021eko bineta ez daramaten ibilgailuak zigortzen hasiko dira".