Hondartza denboraldia gainean dela eta, dagoeneko malekoia atontzen hasi dira egoerarako. Aurreko astean hondartzarako sarrera-irteeretako etxolak jarri zituzten, eta aste honetan Desertu Txikia hesitu dute, iragan urtean bezalaxe, erabiltzaileen edukiera kontrolpean izateko.