Erostarbek agur esan dio amets olinpikoari

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 3a, 19:10

Nadia Erostarbek ezin izan du gainditu repechage edo bigarren aukerako kanporaketako laugarren txanda.

Hirugarren bukatu du bere saioa, 7.26 punturekin (4.33 eta 2.93), eta bigarren sailkatu den Delfina Morosini urugaiarrarengandik 0,04 puntura; honek 7.30 puntu lortu ditu (3.57 eta 3.73). Claire Bevilacqua italiarra izan da multzoko nagusi, 12.44 puntu (6.67 eta 5.77) bereganatuta. Ondorioz, Munduko Txapelketatik kanpo geratu da surflari zarauztarra, eta Tokioko Olinpiar Jokoetarako bidea hementxe eten zaio.