Modeloko zinema saioetako ordutegiak aldatuko dira

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 4a, 09:38

Larunbatetako 22:00etako saioak berreskuratuko dituzte, eta astelehenetan ere pandemiaren aurreko ordutegia izango da aurrerantzean. Asteburu honetan Pequeño pais, Maya erlea: Urrezko esfera eta Asterix: Edabe magikoaren sekretua filmak eskainiko dituzte.

Asteazkenean indarrean sartutako dekretu berriaren arabera, kulturarekin lotutako hitzorduak 00:00 arte luzatu daitezke egun. Hori horrela, Modelo aretoan astebururo eskaintzen diren zinema saioen ordutegiak aldatu dituzte. Ostiraletako saioa 19:00etan mantenduko da, baina larunbatetan 22:00etan emango dituzte filmak aurrerantzean. Astelehenetako ordutegia ere pandemiaren aurretik zena izango da berriro.

Asteburu honetan Pequeño pais filma emango dute. Haur baten azalean sartuta, Ruandako gatazka du ardatz. Horrez gain, haurrentzako animaziozko bi euskarazko film ere emango dituzte: Maya erlea: Urrezko esfera eta Asterix: Edabe magikoaren sekretua.

Ordutegia

 
Gaur, ostirala: 

  • 19:00. Pequeño pais

Bihar, larunbata:

  • 16:45. Maya erlea: Urrezko esfera
  • 19:15. Pequeño pais
  • 22:00. Pequeño pais

Etzi, igandea:

  • 12:00. Asterix: Edabe magikoaren sekretua
  • 16:45. Maya erlea: Urrezko esfera
  • 19:15. Pequeño pais

Ekainak 7, astelehena (Ikuslearen Eguna):

  • 17:00. Pequeño pais
  • 20:30. Pequeño pais