Urtero egiten dute elkarteko erakusketa, eta bazkideek nahi duten argazkiak aukeratzen dituzte jendaurrean jartzeko, gai librekoak eta ez dute zertan orain ateratakoak izan. Gaur egun, denera 70 bazkide dira elkartean, eta erakusketa horrez gain hainbat ikastaro egiten dituzte. Aurten, adibidez, bi ikastaro egin dituzte online, horietako bat hasiberrientzat eta bestea espezifikoagoa.