Eraztun Berde Urdina oinarri, ingurumenaren egunean

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta aurten Ekosistemak lehengoratzea leloa zabaldu nahi dute mundu osoan. Zarautzen, Eraztun Berden Urdinari buruzko eta horren harira antolatu dituzten ekimenen inguruko informazioa emateko postua jarri du udalak Lege Zaharren enparantzan.