Mundakako Ikurrina erdietsi du Badok 13 traineruak

Aritz Mutiozabal 2021ko eka. 6a, 11:00

ABE Arraunlari Beteranoen Elkarteak antolatzen duen La Salve ligako hirugarren jardunaldia izan zuten atzo arratsaldean jokoan, eta Zarauzko taldeak bere hirugarren bandera lortu zuen.

Mundakako Beteranoen I. Estropada jokatu zuten 11 ontzik, eta tartean Juan Angel Garmendia Xarpas-ek gidatzen duen Badok 13 trainerua. Lehenengo bi jardunalditan emandako erakustaldiaren ondoren, garaitu beharreko aurkari bihurtu dira zarauztarrak. Ligako faboritoak. Eta atzoko estropadan ere ez zuten hutsik egin, aurkari zuzenak izan daitezken Pontejos eta Getxo baino gehiago direla erakutsiz. hala, Mundakako Ikurrinarekin itzuli ziren etxera pozez gainezka. 

Datorren asteburuan bi estropada izango dituzte; larunbatean, 18:00etan, Bilboko I. Garbiker Bandera, eta igandean, berriz, Donostiko Kontxako badian Gipuzkoako Traineruen Txapelketa.