Kimubat-K1 Ekopaisa enpresak egingo ditu Orokietako patioko obrak

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 7a, 09:00
Orokietako patioa. (Zarauzko Udala)

Udalak Kimubat-K1 Ekopaisa enpresari esleitu dizkio Orokieta Herri Eskolako patioaren eraldaketarako proiektuaren obra, 281.077,36 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Bi aste barru hasiko dira berritzeko lanekin, eta lau hilabeteko epea izango da obrak bukatzeko.