Zabalik dago Gazteriako diru laguntzak eskatzeko epea

Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan edota telematikoki udalaren webgunean egin beharko dira

Gazteria Departamenduak 2021 urterako eskaintzen duen diru laguntza eskatzeko epea ireki du. Herriko gazteei edo irabazi asmorik gabeko gazte eta gizarte elkarteei zuzendutako laguntzak izan ohi dira, eta bi laguntza desberdinetarako eskaerak egin ahal izango da; bata, herriko gazteek urte honetan proiektuak (musika, antzerkia, komikia, ikus-entzunezkoa, zientzia...) garatu ahal izateko eta, bestea, udalerrian programa eta jarduera desberdinak burutzeko.

Eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ, Kale Nagusia 29) egin behar dira,  edota telematikoki udalaren webgunearen Tramiteak atalean. Informazio gehiagorako 943-00 51 22 telefonora deitu daiteke, gazteri@zarautz.eus posta elektronikora idatzi edo Gaztelekura  jo (Zigordia kalea, 34).