Tximist Cup futbol txapelketa irabazi dute Zarauzko neskek

5. Tximist Cup futbol txapelketarako gonbidapenari baiezkoa eman, eta garaikurrarekin itzuli da etxera ZKEko emakumeen futbol taldea. Hondarribiko Hondartza futbol zelaian jokatu dute gaur goizean txapelketa: lehenik eta behin, 3-1 irabzi dute Genêts d'Anglet taldearen aurka, eta, gero, 4-0eko nagusitasunarekin irabazi dute finalean Intxaurdiren aurka. Horrez gain, Iraia Yerobi zarauztarrari eman diote txapelketako jokalari onenaren saria.