Elektropeña eta Rubioren DJ saio berezia, Torreoitik mundura

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 7a, 10:00

Elektropeña zarauztarra eta Ruben Rubio lasartearra bi disko jartzaile ezagun dira herrian, eta duela gutxi saio berezia egin dute Torreoiko balkoian, non bideoz jaso eta youtube plataformaren bidez partekatu nahi izan dutena. Ordubeteko saio bana dira, Andrea Lopetegik grabatuak, eta drone batekin Zarauzko irudiak ere jaso dituzte; azken horien ardura Unai Borda eta Alejandro Davila izan dira.