Udaberri elkarteak billarreko taldea osatzeko deia egin du

Gaur egun, hamabost bazkide dira billarra praktikatzen jarraitzen dutenak. Izena elkarteko bulegoan eman behar da.

Udaberri Jubilatuen Elkarteak billarreko taldea osatzeko deia luzatu die bere bazkideei. Hala, jarduera honetan parte hartu edota ikasi nahi dutenek elkarteko bulegotik pasa daitezke izena ematera gaurtik aurrera.

Billar frantsesak edo karanbolen jarduerak tradizio luzea du Udaberrin. Beteranoenen arabera, 35 urteko ibilbide luzea du, eta Sakana tabernan zegoen billar-mahaian praktikatzen zuten. Gogorarazten dutenez, billar modalitate hori oso zabalduta zegoen herrian, eta hamar bat lekutan egiten zela. Gaur egun, hamabost bazkidek jarraitzen dute praktikatzen.

Duela urte batzuetatik hona, txapelketak egiten dituzte beste jubilatuen elkarteko batzuetako bazkideen artean. Bi izan dira mota honetako txapelketak: Mollarri Txapelketa eta Santa Luzia Txapelketa. Egungo egoera dela medio, 2020an ez dira aurrera eraman aipatu ekitaldirik, eta aurtengoak ere zintzilik daudela jakinarazi duten

Pandemiaren egoeran, gainera, billarra gehienez lau partaideko taldetan antolatu behar izan dute (talde bakoitzean beti berdinak), ikuslerik gabe eta dagozkion protokoloak jarraituz. Larunbatetan eta igandeetan zerbitzua itxita dago, asteazken goizetan eta ostiral arratsaldetan bezala.