Etxeko lanei eta zaintzari buruzko hitzaldia antolatu dute ostegunerako

Ana Isabel Lopez Casarrubios abokatuak Etxeko lanak eta zaintza izeneko hitzaldia eskainiko du ostegun arratsaldean, 18:00etan, Antoniano aretoan; sarrera doan izango da. Hizlariak etxeko langile gisa bakoitzaren eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren azalduko ditu.