Konponketa lanak egiten ari dira Sanz Eneako igogailuan

Sanz Enea kultur etxeko igogailua ez dago erabilgarri. (Zarauzko Udala)

Sanz Enea kultur etxeko igogailua ez dago erabilgarri, konponketa lanak egiten ari delako udala. Orona S. Coop. Enpresa arduratuko da eginbeharraz, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin daukan kontratuaren barruan, eta bere aurrekontua 12.544,92 eurokoa (BEZ barne) izango du.

Izatez, maniobra berria jarriko diote igogailuari, hau da, igogailuaren prozesu eta gailu elektrikoak kontrolatzen dituen osagarria. Atzo hasi ziren lanekin eta hilaren 18ra arte iraungo dute