Bideoa: Aner Euzkitze 'Zapla' bertso saioan

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 8a, 18:00

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak abian duen Zapla bertsolari gazteen zirkuituko bertso saioa egin zuten joan den igandean, Azkoitiko Abaraxka aterpetxean. Bertan, iker Ormazabal, Oihana Arana eta Miren Amuriza bertsolariekin batera, Aner Euzkitze zarauztarra aritu zen bertsotan. Gai-jartzaile lanak, berriz Jeni Galdosek egin zituen. Erlo Telebistak bertso saioa sarean jarri du ikusgai.