Bideoa: Gabotako ikasleen ikuskizuna, Santa Anako egoiliarren aurrean

Gorka Eizagirre 2021ko eka. 11a, 11:00

Atzo arratsalderako emanaldi berezia prestatu zuten Gabota dantza eskolako ikasleek. Santa Ana adinekoen egoitzako egoiliarrei eskaini zieten saioa Parrokiako arkupeetan, 17:15ean hasita. Dantza eskolako 37 ikaslek hartu zuten parte ikuskizunean, 6 eta 14 urte artekoak guztiak.