Angel Urangaren lanak ikusgai daude Arkami galerian

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 11a, 15:00

Uda sasoian izango da zabalik erakusketa Arkami galerian.

Arkami galeriak Angel Uranga margolariaren Zarauzko molla izeneko erakusketa abiatu du, eta uda sasoian izango da zabalik. Galeriako arduradunek azaldu dutenez, portuko gai baliatu du artistak bere ikerketa piktorikoaren lau etapak modu laburrean adierazteko. Ikus-elementuak, testura, espazioa eta bolumena (1980-1990); Ibilbidea (1990-2000); Prozesua (2000-2010); Konposizioa (2010-2020).