Aurten zendu da Iñigo Ormazabal margolaria, eta hari omenalditxoa egiteko asmoz ekimen sorta antolatu du Ispilu Arte kultur elkarteak. Hilaren 18an, datorren ostiralean, inauguratuko dute artistaren lanak biltzen dituen erakusketa, 19:30ean, eta Tormenta musika taldeak girotuko du ekitaldia. Hurrengo egunean, larunbatean, 12:00etan hasita, Ormazabalen omenezko murala margotuko dute hainbat artistek: J.A. Legorburu, A. Peña, I. Manterola, A. Laspiur, A. Sarasketa, M. Arana, V. Claramunt, L. Sarratea, M. Aranburu, M. Gutierrez, A. Txopitea eta I. Ruiz de Egino.
Horrez gain, Iñigo Ormazabalen argazkien proiekzioa ere antolatu dute, baita Iñigo Pintxoaren aurkezpena ere, Gure Txokoaren eskutik.