Zarauzko Billionaire Kostaldeko Kortsarioak taldea, Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 12a, 14:30

Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketaren lehen edizioa jokatzen ari dira Orioko Antilla hondartzan, Orio Eragin Eskubaloi Klubak antolatuta. Gaur eta bihar egun osoan jokatuko dira partidak goizeko bederatzietatik aurrera, eta 20 elkartetako 250 jokalari arituko dira lehian. Tartean da Zarauzko Billionaire Kostaldeko Kortsarioak taldea.

Hondarretan lau jokaleku egokituko dituzte txapelketa jokatzeko, eta partida bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Bihar eguerdian izango dira txapelketa ofizialeko finalak, baina horretaz gain, bihar eguerditik aurrera, jubenil eta kadete nesken erakustaldia izango da.