Zarauzko taldeek Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute gaur Donostian

Zarauzko hitza 2021ko eka. 13a, 09:52

Uda denboraldiko lehen estropada ofiziala izango da, eta herriko hiru traineruk parte hartuko dute: Badok 13k, senior mutilek eta senior neskek.

Gipuzkoako Traineru Txapelketak abiatuko du gaur udako traineru denboraldia, eta bertan izango dira Zarautz Arraun Elkarteko taldeak. Aurtengoan, gainera, emakumezkoen ontzia ere aurkeztuko du ZAEk txapelketara.

Guztira, 25 taldek parte hartuko dute, zazpi txandatan banatuta. Badok 13 beteranoen taldeak lehen txandan parte hartuko du, 11:00etan hasita. Zarauzko gizonezkoek 4. txandan jokatuko dute estropada, 12:30ak inguruan, eta emakumezkoek 5. txandan, 13:00 aldean.