Badok 13k irabazi du beterano mailako Gipuzkoako Traineru Txapelketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 13a, 11:48
Badok 13 estropada amaitu berritan. (Utzitakoa)

Beterano mailan hiru taldek parte hartu dute: Badok 13k, Fortunak eta Zumaiak. Bestalde, Badok13koek Bilboko I. Garbiker Bandera lortu zuten atzo.

Gaur, 11:00etan abiatu dute Gipuzkoako Traineru Txapelketa Donostian, eta beteranoak izan dira estropada jokatzen lehenak. Hala, Badok 13k irabazi du 2021eko Gipuzkoako Traineru Txapelketa 11:04:49 denbora egin eta bigarren sailkatu den Fortunari sei segundoko aldea aterata. Hirugarren izan da Zumaia; traineru gorriak 12:12:78 denboran amaitu du estropada.

Atzo, bestalde, Bilbon izan zuten estropada Badok 13ko kideek, eta beste bandera bat lortu zuten: Bilboko I. Garbiker Bandera.