Taldekako nahiz banakako garaipenekin itzuli da Kantabriatik Eulen taldea

Onintza Lete Arrieta 2021ko eka. 14a, 10:24
Argazkia: Eulen taldea

Santiago Mesa taldeko txirrindulariak garaipena eskuratu zuen Requejadako lasterketan, eta taldeka irabaztea lortu zuten Eizagirre zarauztarraren eta Cuevaren postuei esker. Renedoko lasterketan ere zarauztarrak gailendu ziren taldeka, Lopez, Garcia eta Mesaren postuei esker. 

Asteburu borobila izan da hau Eulen taldearentzat. Requejan eta Renedon (Kantabria, Espainia) jokatu dituzte lasterketak, eta bietan onenak izan dira taldeka. Requejan, gainera, banakako garaipena ere eskuratu zuten, Santiago Mesa kolonbiarraren abiadurari esker. Sprintean atzean utzi zituen guztiak.

Eizagirre zarauztarrak eta Cuevak ere lan ona egin zuten, eta hiruren denborei esker, taldekako garaipena eskuratu zuten. Baita hurrengo eguneko lasterketan ere, Lopez, Garcia eta Mesaren postuei esker.

Zarauztarrak baja garrantzitsu batekin abiatu ziren Kantabriara ostiralean, Patxi Darthayette txirrindulariak positibo eman baitzuen COVID-19agatik. Hala ere, David Etxeberria zuzendariaren mutilek maila ona erakutsi zuten.