2021/06/18 19:00

Emanaldia

'Galdedebalde' saio berezia: Iker Lauroba

'Galdedebalde' saio berezia: Iker Lauroba
Putzuzulo gaztetxea, Zarautz

Ekainaren 18an ere zuzenean ikusi eta entzun ahal izango dira Arraio Irratiko Galdedebalde irratsaioko Stuart, Ortega eta Gasset kideak, eta Iker Lauroba musikaria izango da gonbidatua.

Publiko modura joan nahi dutenek bihar erosi beharko dituzte sarrerak, 5 euroan. Putzuzulon egongo dira salgai txartelak, 19:00etatik aurrera. Bestalde, Galdedebalde-ko kideek gogorarazi dutenez, ostiralean 18:45ean itxiko dituzte gaztetxeko ateak, saioa hasi baino ordu-laurden lehenago.