Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, azken orduetan bi pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak, bi gertakarirekin lotuta. Aurreneko atxiloketa atzo arratsaldean izan zen. Ustez lapurtutako lau bizikleta zeramatzan pertsona bat harrapatu eta atxilotu zuten udaltzainek Mitxelena kalean.
Bigarren atxiloketa goizaldean egin dute. Udaltzaingoaren arabera, Itsasmendi auzoko ostalaritza establezimendu bateko kristala apurtu zuen atxilotuak, eta bertatik botila batzuk lapurtu zituen.