Europako Junior Zirkuituko lehen txapelketa irabazi du Adur Amatriainek

Aritz Mutiozabal 2021ko eka. 15a, 13:40

Pont L' Abbé Junior Pro La Torche txapelketa irabazi berri du Adur Amatriain surflari zarauztarrak, Europako Junior Zirkuituko lehen lehia. Finalean Kai Odriozola hartu zuen mendean 16.97 puntuazioarekin; aurkariak 14.67 puntu lortu zituen. Zarauztarra sinetsi ezinik zegoen garaipenarekin: "Gogor entrenatu dut, eta badirudi merezi izan duela". Frantziako txapelketan erakutsitako mailan lehiatzen jarraitu nahi duela adierazi du hurrengoko probetan ere.