Espaloiaren zoladura aldatzeko lanei ekin diete Erribera Zahar kalean

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 16a, 10:30
Erribera Zahar kalean zoladura altxata. (Zarauzko Udala)

Erribera Zahar kalean, Langako plaza 13. ezkaratza parean, espaloiaren zoladura aldatzeko lanak egiten hasi dira aste honetan. Asfaltozko zatia kendu eta espaloiaren zatiarekin berdinduko dute. Construcciones Echaide enpresa arduratuko da zereginaz, eta horretarako 18.821,19 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango du. Bi aste inguru iraungo dute lanek.

Lurraren aldaketaz gain, bizikletentzako aparkalekuak ere jarriko ditu udalak gune horretan.