'En un barrio de Nueva York', 'Ballerina' eta 'Gaza mon amour' filmak emango dituzte asteburuan Modelon

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 17a, 09:00

Lin-Manuel Mirandaren Broadwayko musikalaren egokitzapena izango da asteburuan eskainiko duten film nagusia. Horrez gain, Ballerina euskarazko animaziozko filma eta Palestinako Gaza mon amour filma emango dituzte. Azken hori arabieraz, gazteleraz azpititulatuta.

Ondorengo ordutegian eskainiko dituzte filmak:

Bihar, ostirala

  • 19:15ean, En un barrio de Nueva York

Etzi, larunbata

  • 18:00etan, En un barrio de Nueva York
  • 21:30ean, En un barrio de Nueva York

Ekainak 20, igandea

  • 12:00etan, Ballerina
  • 19:15ean, En un barrio de Nueva York

Ekainak 21, astelehena (Ikuslearen Eguna)

  • 17:00etan, En un barrio de Nueva York
  • 20:30ean, En un barrio de Nueva York

Ekainak 22, asteartea

  • 20:00etan, Gaza mon amour (jatorrizko bertsioa gazteleraz azpititulatua)