Alde batetik, astelehenetik ostiralera, 3. linearen zerbitzua iritsiko da Talaimendi auzoraino (goiko kanpinera; eta asteburutan, aldiz, linea mistoa izango da zerbitzu hori emango duena. Bestetik, Astiraino doan zerbitzua handituko dute: astean zehar 3. lineak zerbitzua Astiraino luzatuko du, eta asteburutan, berriz, linea mistoak.
Ordutegiak, ibilbideak eta hiribusari buruzko informazio guztia zarauzkohiribusa.org webgunean dago eskuragarri.