Erabilgarri dago Abendañoko biribilgune berria

Aritz Mutiozabal 2021ko eka. 17a, 19:15
Abendañoko biribilgune berria. (Zarauzko Udala)

Frantseskua zubiaren irekierarekin handitu egin da bertako zirkulazioa, eta trafikoa arintzea du helburu biribilguneak.

Abendaño industrialdean dagoen Aiziazpi eta Urteta kaleen arteko bidegurutzean behin-behineko biribilgune bat jarri du udalak. Frantsesbidearen irekierarekin, trafikoaren areagotu egin da gune horretan, eta zirkulazioa arintze aldera, udaleko Mugikortasun Departamentuak biribilgune bat ezartzea erabaki du.

Jada erabilgarri dago bertan egin diren margotze lanen ondoren, eta Udaltzaingoko mugikortasun arduradunek hartutako neurriak izango duen bilakaeraren jarraipena egingo dute, etorkizunera begira bidegurutze horretako udalak erabaki onena hartu ahal izateko.