Frederic Rossifen dokumentalgintzan murgilduko dira Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 18a, 10:00

Frederic Rossif zinema eta telebista zuzendari frantsesari eskainiko dio Photomuseumek gaurko saioa; 18:00etan, doako sarrerarekin. Dokumentalgintzan espezializatu zen bereziki, eta 60ko hamarkadan film propioak idazten eta zuzentzen hasi zen, pertsona garrantzitsuen biografiak, ingurumena, kultura eta historia jorratuz. Horien artean, aipagarria da Mourir à Madrid (1963), Jean Vigo Saria jaso zuena eta dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua izan zena.