Zarauzko erronkak izan dituzte hizpide EH Bilduko Itziar Muruak, Maddalen Iriartek eta Nekane Zinkunegik

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 22a, 20:00
(Nekane Zinkunegi)

Zarautzen elkartu dira gaurkoan Itziar Murua EH Bilduren Zarauzko bozeramailea, Maddalen Iriarte EH Bilduren Gasteizko Legebiltzarreko bozeramailea eta Nekane Zinkunegi EH Bilduren Gipuzkoako arduradun politikoa. Bi urte igaro dira azkeneko udal eta foru hauteskundeetatik, eta azaldu dutenez, "Zarauzko eta Gipuzkoako erronken" inguruan aritu dira hizketan. Malekoian agerraldia egin dute gero, eta herri nahiz herrialde mailako erronkei buruz jarduteaz gain, "egoera politikoaren irakurketa" bat egin du Iriartek.