Moyua eta Jaizubia enpresek osatutako ABEEak egingo ditu San Pelaioko geralekuko eraberritze lanak
Zarauzko Hitza
2021ko eka. 26a, 13:00
Eusko Trenbide Sareak Moyua S.L. eta Jaizubia Obras y Servicios S.L. enpresek osatutako ABEEari esleitu dizkio San Pelaio tren geralekua eraberritzeko obrak, lehiaketa publiko bidez. ABEEk aurkeztutako proposamen ekonomikoa 2.500.555,78 eurokoa izan da, eta 18 hilabeteko epean gauzatuko ditu lanak.