Atzera Begira: 1996ko sanpelaioak

Pandemia dela medio, udalak ez du inolako ekitaldirik antolatu aurtengo San Pelaio jaietan, «ez sinbolikorik ez bestelakorik". Zarauzko herriarentzat sanpelaioak zeinen garrantzitsuak diren kontuan izanda, eta jai giro etxeetara eramate aldera, Zarauzko Hitzak eta Erlo Telebistak duela 25 urteko jaien ikus-entzunezkoa berreskuratu du: haurren danborrada, bezperako ereserki kantaldi jendetsua, gaueko dantzaldia...