Iñurritza auzoan eman diote hasiera sanepelaioei

Zarauzko Hitza 2021ko eka. 26a, 10:35

Urtero bezala, Iñurritza auzoko bizilagunek elkarrekin ematen diote hasiera San Pelaio jaiei, eta aurten ere ez dute ohitura hori galdu nahi izan. Gauerdian suziriak jaurti dituzte eta San Pelaioren ereserkia abestu dute. Hori gutxi balitz, Iñurritzako Jai Batzordeak bere instagram kontura igo du gaueko momentu hori.