Udan mintzataldeak osatzeko Bidelagunak behar dituzte Zarautzen

4-5 pertsonako taldeetan elkartuta, astean ordubetez euskaraz hitz egiteko elkartzen dira mintzataldeetan.

Urola Kostako Udal Elkarteak jakitera eman duenez, uda sasoirako ere antolatu dituzte euskara praktikatu ahal izateko mintzataldeak. Horretarako talde txikiak sortuko dituzte, eta partehartzea doakoa izango da. Gaineratu dute saio guztietan bermatuko direla segurtasun neurriak.

Zumaian eta Orion mintzatalde bana osatu dute, baina, Zarautzen, bi Bidelagun (euskaraz dakiten pertsonak) falta zaizkie bi talde osatu ahal izateko. Taldeak 4-5 lagunekoak izango dira, eta uztailean astero elkartuko dira, ordubetez euskaraz aritzeko.

Ekimenean parte hartu nahi duena harremanetan jar daiteke telefonoz, 625 48 52 15 telefono zenbakira deituta, urolakosta@aek.eus helbide elektronikora idatzita edota mintzalagun.blogspot.com atariaren bidez.